XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezagupenaren eta erabilpenaren arteko erlazioa nabarmena da kasu guztietan.

Desorekarik handiena Araban gertatzen da: ezagupenean Nafarroak baino indize altuagoa izan arren, erabilpenean proportzio baxuagoa eman baitu.

Honek zerikusi zuena izan dezake Arabako eta Nafarroako euskaldunen jatorri eta ezaugarri desberdinekin.

Izan ere, Araban gehiago baitira familia erdaldunetako seme-alaba euskaldunak, eta beraz, familia barruko harremanak erdaraz garatzen dituztenak.

Datu hauen arabera ondorio garbi batzuk atera genitzake:

- Herrialde guztietan euskararen kaleko erabilpena minoritarioa da.

- Gipuzkoan ezik beste herrialde guztietan (Bizkaian egoera hobexeagoa izan arren) presentziaz baino gehiago latentziaz hitzegin beharko genuke, izan ere kalean euskara entzuteko dauden aukerak oso txikiak baitira erabilpen-proportzioak horren txikiak izanik.

Azken urteotako bilakaerari buruz honako argibideak eman genitzake (portzentaiak pittin bat aldatzen dira 10.000tik gorako udalerriak besterik ez direlako sartzen konparaketan):

- Bizkaian eta Gipuzkoan 1986tik 1991ra euskararen ezagupenean ezagutu dugun gorakada %7 ingurukoa izan baldin bada ere, 1989tik 1993ra erabilpenean ezagututakoa %15 inguruan kokatzen da (10.000 biztanletik gorako herriez ari gara, 1989ko neurketan horiek besterik ez baitziren hartu).

- Araban ezagupenean nahiz erabilpenean gorakada %25aren inguruan kokatzen da eta Nafarroan berriz ezagupenean aldaketarik ez da gertatu baina bai ordea erabilpenean.

Ezin dugu ahaztu ordea, Araban nahiz Nafarroan euskararen erabilpena 10.000 biztanletik gorako herrietan %2,5ean kokatzen dela.

- Lapurdin erabilpenean 4,3tik 5,5era pasa gara.

Abiapuntu baxuko beste herrialdeen joera errepikatzen da.

- Arestian aipatu dugun bezala, Nafarroa Beherean eta Zuberoan ez dago 5.000 biztanletik gorako udalerririk.

Bi neurketak Donapaleun, Maulen eta Atharratzen egin zirenez ordea, herrialde horietako errealitateari buruzko ohar batzuk egin daitezke:

- Herriak (eta laginak) txikiak izanik, aldaketak handiagoak izan badaitezke ere, 3 herrietan erabilpena oso modu larrian jaitsi da: 43,6tik 15,6ra, 56,3tik 14ra (...).

Neurketa honen lehen ekarpen nagusia Iñaki Larrañagak sortutako neurketa-metodo honen eta beraren bidez jasotako emaitzen fidagarritasuna berretsi izana litzateke.